Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
 
  • 22
    MAR
    2015
    Euskara eta biok egitasmoa

    Korrika datorren aitzakiarekin, Xapobixikoek proposamen bat luzatu nahi dizugu, ea zer deritzozun. Herriko tabernetan koaderno itxurako horri txuri batzuk utziko ditugu. Helburua, bertan bizitzan zehar euskararekin izandako anekdota edo bizipen bat idaztea da. Hala, emaitza idiazabaldarrok euskararekin izandako kontakizun txikiak biltzen dituen liburuxka bat izatea litzateke. Interesatzen zaiguna anekdota edo istorioa bera da, ondoren, bertatik guztiontzat baliagarriak izan daitezkeen hausnarketak ateratzeko.

    Lagundu nahi?


     

  • 16
    MAR
    2015
    Euskararen kale-neurketaren emaitzak

    Idiazabalko kaleetan 2014ko urrian garatu zen behaketaren datuak aztertuta, baditugu euskararen erabileraren datuak eta horien interpretazioa. Bi dokumentu zintzilikatu dira Udaleko web-orrian (www.idiazabal.eus, KULTURAKO BERRIAK atalean):

    1. Laburpena: asteartean izan zen aurkezpenean Soziolinguistika Klusterreko Belen Uranga teknikariak erabili zuen power pointa

    2. Txosten osoa, datuekin eta interpretazioekin.

     

  • 14
    MAR
    2015
  • 10
    MAR
    2015
    Euskararen erabileraren Kale Neurketaren emaitzen aurkezpena

    Datorren asteartean, martxoaren 10ean, Soziolinguistikako Klusterrak 2014ko urrian Idiazabalen garatu zuen Euskararen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak aurkeztuko dira. Emaitza hauek azaleratuko dute, era objetibo batean, idiazabaldarrok egunerokotasunean eta kalean euskara zenbateraino erabiltzen dugun eta egoera horren konzienteagoak izatea lortu nahi da.

    Ordua eta lekua: 18:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian

  • 6
    MAR
    2015
    INFORMAZIO ITURRI BERRIAK

    Adi guraso!

    Hemendik aurrera, EZ DA INFORMAZIO GEHIAGO ESKOLAREN BITARTEZ ORRIETAN ZABALDUKO eta IZEN-EMATEA ERE INTERNETEZ egingo da.

     

    Informazio iturri berriak:

    - Posta elektronikoa: Informazioa jaso nahi duzuen posta elektronikotik bidali mezua xapobixiae@gmail.com helbidera, “Informazio iturria” kontzeptuarekin

    - Facebook-a: Xapobixi Aisialdi Elkartea

    - Webgunea: https://www.izaldarrok.eus/xapobixi

    - ALDAIZE herri aldizkaria

    - Kartelen bidez, Xapobixiren informazio panelean (Udaletxe zaharreko arkupeetan) eta Herri Eskolako informazio panelean.

    - Etxeko posta arrunta. Bidali emailez zuen etxeko helbidea.

  • 5
    MAR
    2015
    KORRIKAKO ABESTIAREN ENTSEGUA

    Martxoaren 5ean, arratsaldeko 6:30ean, Kantu-taldekoekin batera AURTENGO KORRIKAKO ABESTIA ikasi eta entsaiatuko dugu. Denok gonbidatuta zaudete (Udaletxeko Areto Nagusian).

  • 1
    MAR
    2015

    Igande honetan, Martxoak 1, BYPASS pelikula ikusteko aukera izango da guraso elkartean arratsaldeko 17:30etan. Animatuuu!! 

     

    Hemen duzue filmaren trailerra ikusgai

     

     

  • 24
    OTS
    2015
    PIANO ETA GANBARA MUSIKAKO KONTZERTUA

    Datorren asteartean, otsailaren 24an, Udaletxeko Areto Nagusian, Goierriko Musika Eskolak Idiazabalgo Udalarekin elkarlanean bi kontzertu erkainiko ditu:

    1. Lehenengoa 17:30ean: Idiazabalgo Musika Eskolako ikasleek (bai pianokoek bai bakarkako musika tresnetakoek) joko dute.

    2. Bigarrena 19:00etan: Andoaingo X. Piano Jaialdira joango diren Goierriko ikasleek bertan joko dituzten piezak Idiazabalgo herritarrei eskainiko dizkiete.

    Etorri kontzertuetara eta musikaz gozatu!

  • 21
    OTS
    2015
    "EZ DIRA ASPALDIKO KONTUAK" Herri Antzerkia

    Antzerkia Espainiako Gerra Zibil ondorengo urteetan dago kokatua (1975 urte ingurura arte) eta frankismo garaiko irakaskuntzaren egoera, garaiko egoera sozialaren azalpena eta ikastola berriak sortzeko Goierri bailaran aurrera eramandako ekimenak dira antzezlanak jorratzen dituen eremuak.

    Idiazabalen antzerkia eskainiko da otsailaren 21ean (larunbata), 19:00etan. Sarrerak IZPAR dendan salgai daude. Aldez aurretik erosiz gero, prezioak hauek izango dira: 3 euro (helduena) eta euro bat (16 urtetik beherako ume/gazteena). Egunean bertan erosten badira, aldiz, prezioak 5 euro eta 2 euro izango dira, hurrenez hurren.

<< 2024, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /