Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Idiazabal Kirol Elkartea
  • 14
    ABE
    2018
    0
    Aralar Mundua leku den lurra

    Aralar, Mundua leku den lurra dokumentala

    Mendi Sailaren eskutik
    NON:  Guraso Elkartean
    NOIZ: Abenduak 14 ositirala

    ORDUA: 19h tan

  • 18
    MAR
    2018
    Idiazabalgo ZIKLOTURISTA irteera

    EGUNA: martxoak 18 igandea.

    IRTEERA: goizeko 9:30etan herriko plazatik.

    IBILBIDEA: Idiazabal-Zegama-Otzaurte-Altsasu-Arbizu-Lizarrusti-Ataun-Idiazabal. 70km.

    Animatuuuu  !!!

  • 28
    URT
    2018
    Idiazabalgo XXXVIII. Herri Krosa

    Urtarrilaren 28an igandea, izango da.

    Haurrek 10:45etatik aurrera. Lasterketa bukatzen duten korrikalari guztiak DOMINA bana jasoko dute.

    Kadete, helduek eta beteranoek 12.00etan. Hauen artean 400 oparitik gora (350 gazta erdi) zozketatuko dira.

  • 7
    URR
    2017
    ASTEBURUA NAFARROAN

    Aupa mendizaleok!

    Urriaren 7-8 rako bi eguneko mendi irteera prestatzen ari gara Nafarroa aldera. Larunbatean, Urepeletik Lindusera eta igandean Sorogainetik Adira.

    Nahi izanez gero egun bakarrean joateko aukera dago.

    Lotarako izena emateko azken eguna, urriak 2. Afaria, loa eta gosaria 25-30 Euro izango da.

    Izena eman nahi duenak 660759217 telefono zenbakira deitu dezake edo bestela, izalgomendisaila@gmail.com helbidean mezu bat utzi dezake.

  • 19
    URT
    2017
    0

    Kartela ikusteko, klikatu izenburuan.

  • 24
    IRAI
    2016

    Iazko urtean 400. urteurrenaren aitzakiaz egindako elkarlanaren harira, aurten bigarren urtez elkartu gara Goierriko bost herri ezberdinetako mendizaleok iazkoari jarraipena eman nahian, Partzonerian barrena ibilaldi bat egingo da, datorren zapatuan, hilaren 24ean, hain zuzen ere.

    Beste behin ere egun polit bat pasatzeko asmoz gaude eta zu ere animatuz gero, askoz hobe! 

    5 HERRIEN ARTEKO II. IBILALDIA
  • 13
    MAI
    2016
    0
    II. ARGAZKI DIGITALEN LEHIAKETA

    Abian da II. Argazki Digitalen Lehiaketa ere!

     

    HERRITARRA BAZARA, parte hartu eta elkarbanatu gurekin gordeta dituzun mendietan ateratako argazkiak!

     

    Bi SAIL egongo dira:

    1. Antolatzaileek aukeratutako epaimahai aditu batek aukeratutako argazki ikusgarrienak
    2. Edonork "Facebook" bidez hautatuak (gehienek atsegin dituztenak)

     

    ARGAZKIEN EZAUGARRIAK

    - Euskal Herriko lekuak izan behar dira, argitaratu gabeak
    - Formatu digitalean, JPEG formatuan
    - Koloretan edota zuri-beltzean egon daiteke
    - 2-12MBeko edukia izan behar du

     

    NOLA PARTE HARTU?

    izalgomendisaila@gmail.com helbidera argazki bakoitzeko mezu bat bidalita, beharrezko informazioa jarrita:
    - Kontzeptua: "Argazki Lehiaketa"
    - Egilearen izen-abizenak eta telefonoa
    - Argazkiaren IZENBURUA eta tokia

    ***Aurkeztutako argazkiak Facebookera igoko ditugu, izenburuarekin eta egilearen izenik gabe

     

    AURKEZTEKO AZKEN EGUNA?
    2016ko maiatzaren 13a

     

    SARIDUNAK? Sail bakoitzean 3 argazki.

     

    *AURTEN PARTE-HARTZAILE BAKOITZAK SARI BAT BAINO GEHIAGO EZ DU JASOKO

     

    SARIA? Argazki handitua eta mendiarekin zerikusia duen materiala

     

    Infomazio gehiagorako begiratu deialdi ofizialean edota jarri gurekin harremanetan.

     

    Animatu!!

     

    **Deialdi ofiziala ikusi ahal izateko, sarrera honen izenburuan klikatu ebhar duzu

    Izalgo Mendi Saila

  • 28
    OTS
    2016
    0

    Gainean dugu urteko lehen ibilaldia!

    GARIN-MURUMENDI-BAGORRIAGA
  • 4
    UZT
    2015

    Federazioak antolatu duen txapelketa hau Izalen ere jokatuko da. Goizeko 10:30etik aurrera. Izalgo talde bat edo bik parte hartuko dute. Etorri eta gure neskak animatu

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /