Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Idiazabal Kirol Elkartea
  • 21
    MAI
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    I. ARGAZKI DIGITALEN LEHIAKETA

    Izalgo Mendi Sailak, lehenengo Argazki Digitalen Lehiaketa antolatu du!

    HERRITARRA BAZARA, parte hartu eta elkarbanatu gurekin Euskal Herriko mendietan ateratako argazkiak!

    Bi SAIL egongo dira:

    1. Antolatzaileek aukeratutako epaimahai aditu batek aukeratutako argazki ikusgarrienak
    2. Edonork "Facebook" bidez hautatuak (gehienek atsegin dituztenak)

    ARGAZKIEN EZAUGARRIAK

    - Euskal Herriko lekuak izan behar dira, argitaratu gabeak
    - Formatu digitalean, JPEG formatuan
    - Koloretan edota zuri-beltzean egon daiteke
    - 2-12MBeko edukia izan behar du

    NOLA PARTE HARTU?

    izalgomendisaila@gmail.com helbidera argazki bakoitzeko mezu bat bidalita, beharrezko informazioa jarrita:
    - Kontzeptua: "Argazki Lehiaketa"
    - Egilearen izen-abizenak eta telefonoa
    - Argazkiaren IZENBURUA eta tokia

    ***Aurkeztutako argazkiak Facebookera igoko ditugu, izenburuarekin eta egilearen izenik gabe

    AURKEZTEKO AZKEN EGUNA?
    2015eko maiatzaren 21a

    SARIDUNAK? Sail bakoitzean 3 argazki

    SARIA? Argazki handitua eta mendiarekin zerikusia duen materiala

     

    Infomazio gehiagorako begiratu deialdi ofizialean edota jarri gurekin harremanetan.

     

    Animatu!!

    Izalgo Mendi Saila

    • Deialdi ofiziala

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /