Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Idiazabal Kirol Elkartea
  • 9
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Aurreko ostiralean, ekainaren 5ean, I. ARGAZKI DIGITALEN LEHIAKETAko sari banaketa izan genuen eta horrekin batera 2013tik hona egin diren mendi irteeretako argazkiak ikusteko aukera ere izan genuen, hainbat anekdota gogoratuz!

     

    Epaimahaiaren sariak:

    1. DEGURIXA. Guillermo Urrestarazu

    2. ANDOINGO URJAUZIA. Bijen Iturbe

    3. ARTZAIEK ARTALDEAREKIN ANDRAITZEN. Guillermo Urrestarazu

    Facebookeko argazki sarituak:

    1. ARATZETIK ARALARRERA LAINO ARTEAN. Mikel ALdasoro

    2. GETARIKO XAGUA. Bijen Iturbe

    3. COLZA. Bijen Iturbe

     

    ZORIONAK!

    Mila esker parte hartu eta gerturatu zinetenoi eta oroitu: mendi irteeretarako ateak zabalik ditu etorri nahi duen edonork!

     

    Datorrean jaiean bertan, ekainaren 14an, La Arboledara egingo da irteera, goizeko 8etan plazan elkartu eta egun osorako. Animatu!

     

    Izalgo Mendi Saila

    I. ARGAZKI DIGITALEN LEHIAKETAko sari banaketa eta irteeretako argazkien aurkezpena

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /