Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Izalgo Gaztek
  • 11
    ABE
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    SAHARAZ BLAI DOKUMENTALAREN EMANALDIA

    Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamentura egindako ikasbidaia baten ondoren sortu zen Darahli Elkartea Zumaian, eta ordutik Sahararrei laguntzeko lanean ari da. 2015eko Aste Santuan zumaiarrek egin duten azken bidaian, errefuxiatu kanpamentuetako bizimodua eta Mendebaldeko Sahararen historia jasotzeko dokumental bat egin dute.

     

    Abenduaren 11n, gaueko 10etan hasita Izalgo Gazte Mugimenduak antolatuta, Saharaz Blai dokumentala ikusteko aukera izango da Guraso Elkarteko aretoan. Darahliko kideek dokumentalaren aurkezpena egingo dute eta proiekzioaren ondoren tertulia egingo da.

     

    Gazte Mugimenduak Sahararen inguruko interesa duten herritar guztiak gonbidatu nahi ditu emanaldira.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /