Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
 
  • 5
    UZT
    2016
    PASAIA - DONOSTIARA - IRTEERA

    UZTAILAren 5 ean, 9 etan irtenda, PASAI SAN PEDROn, egiten ari diren NAO baleontzia ikusteko aukera izando da.

    Gogoratu bertara joateko (15-min.) paseo bat egin behar dela.

    Ondoren, PASAI DONIBANERA joango gara autobusez, NIKOLASA jatetxean bazkaltzera

    Arratsaldean DONOSTIAn egingo da geldialdia, 

    Izena emateko egunak, EKAINAREN 28 eta 29 an, 6 etatik 8 etara ELKARTEAN.

    ORDAINDU BEHARREKOA 25€.

  • 1
    UZT
    2016
    0

    SOROSPEN IKASTAROA

    Goizez 10:00 – 13:00

    edo

    Arratsaldez 16:00 – 19.00

    Hasiera data: Uztailak 4, astelehena

    Amaiera data: Uztailak 20,asteazkena

    Helburua: larrialdi baten aurrean kalitatezko sorospena eman ahal izateko prestakuntza kurtsoa.

    DEA IKASTAROA
    (Desfibrilador externo automático)

    (la noticia en castellano, más abajo)

    Goizez 10:00 – 14:00

    edo

    Arratsaldez 16:00 – 20.00


    Uztailak 26, asteartea edo 27,asteazkena

    Ikastaroak dohain izango dira.

    Izenematea: liburutegian.

    Epea: Uztailak 1, ostirala.

  • 27
    EKA
    2016
    0

    #Ekainak 27, astelehena;

    17:00 – 19:00


    • Iker Irribarria txapelduna eta Jokin Altuna pelotariak etorriko dira pilotalekura herriko haurrekin jolastera.


    #Ekainak 28, asteartea;


    19:00


    • Josu Urrestarazu txirrindulariarekin eta Gari Garmendia pisu jaurtilariarekin hitzaldia. Udaleko Areto Nagusian.


    #Ekainak 29, asteazkena;


    19:00


    • GR-11 Diapositiba-emanaldia: “Pirinioen zeharkaldia. Mediterraneotik Kantaurira” Mikel Mariskalen eskutik. Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatua. Udaleko Areto Nagusian.

     

    #Ekainak 30, osteguna;


    19:00


    • Axari Trail 2016 aurkezpena, Areto Nagusian. Alberto Zerainek Daulaghirira (2016) eta K2-ra egindako espedizioei buruzko hitzaldia eskeiniko du.

     

    #Uztailak 1, ostirala;


    18:30


    • Basket 3x3, Herriko futbitoan, herriko gazteen arteko partiduak. Beasaingo BKL-ren laguntzarekin antolatua.


    19:00


    • II. Argazki Digitalen Lehiaketako Sari banaketa eta ibilaldi guztien argazki erakusketa. Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak. Udaleko Areto Nagusian.


    #Uztailak 2, larunbata;


    10:30


    • Herriko VIII. pala txapelketako finalak. Txapelketa honetan Euskadi osoko 40 bikotek parte hartu dute. Frontoian

    12:00


    • Pilota txapelketa. Pilarreneako frontoian. Gaztetxeak antolatua


    #Uztailak 3, igandea;


    10:30 – 12:00


    • Jose Kruz Aranbururen laguntzarekin, bolo jokoan ikasteko eta aritzeko aukera izango da. Herriko bolatokian.

  • 22
    EKA
    2016
  • 21
    EKA
    2016
    Kaixo guraso! Aurtengo udalekuak ere gainean ditugu jada eta hasierako argibideak eman eta zuen seme-alaben aurtengo hezitzaileak izango direnak ezagutzeko bilera egingo dugu urtero bezala. Beraz, DATORREN ASTEAZKENEAN, EKAINAren 22an, arratsaldeko 18:30etan, UDALETXEKO ARETO NAGUSIAN izango da hasierako guraso bilera. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, Ondo izan eta laster arte!
  • 15
    EKA
    2016
    0

    Datorren ekainak 18, larunbatean, Ziekora irteera antolatu da aurten ere. 

     

    Bertan parte hart u nahi duen edonork, liburutegian Izen ematea, udal liburutegian edo 662427403 zenbakian edo email bat bidalita kultura@idiazabal.eus helbidera.

     

    Izena emateko azken eguna: Ekainaren 15a, 20:00ak baino lehen.


    Prezioa: 20€ autobus, bazkari, bodegara bisita eta afaria barne.

     

     Inscripciones en la biblioteca o en el 662427403 o mandando un email a kultura@idiazabal.eus

     

    Último día de inscripción: Miércoles, 15 de junio, hasta las 20:00 horas

     

    Precio: 20€ autobús, comida, visita a bodegas y cena incluidos.


    OHARRAK:


     18 urtez behekoek norbaiten ardurapean joan beharko dute. L@s menores de 18 años deberán ir con un/a responsable.


     Baserritar jantzita joatera gonbidatzen zaituztegu. Se anima a participar vestid@s de baserritarra.


     Nahiz eta kotxez joan, izena ematea derrigorrezkoa da.   Quienes decidan ir en coche propio deberán igualmente formalizar la inscripción.
     

  • 13
    EKA
    2016
    0

    Datorren astelehenean, ekainak 13, arratsaldeko 18:00etan Tipi-Tapa egitasmoa martxan jartzeko hasitako prozesuarekin jarraitzeko bilera ospatuko da Udaletxeko Areto Nagusian.

    Proiektuak zertan datzan ezagutzeko jakinmina duen edonor gonbidatua dago bertan parte hartu eta bere ekarpen eta proposamenak egin ditzan.

  • 10
    EKA
    2016
    0
    Herriko Haurren artelan erakusketa

    Ekainak 8tik 14ra, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, Udaletxeko Areto Nagusian ikusgai izango da herriko artista gaztetxoen eskulan erakusketa.

  • 10
    EKA
    2016
    0
    Kontzertua Elizan - Orkestra Sinfoniko Handia

    Ekainak 10, ostiralean, arratsaldeko 20.00etan Donostiatik datorren Orkestra Sinfoniko Handiak kontzertua eskeiniko du Idiazabalgo Elizan.

     

    Kartela pdf formatuan ikus dezakezue hemen behean:

     

<< 2024, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
     
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /