Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
 
  • 10
    MAI
    2016
    TTIPI-TTAPA

    MAIATZAREN 10en goizeko 9 1/2 tan ELKARTETIK irtenda egingo da hileko hibilaldia, herriko paraje politetatik.

    Osasunarentzat ona denez, parte artzeko konbitea luzatzen dizuegu.

  • 27
    API
    2016
    0

    XIX. GAZTA EGUNA IDIAZABALEN
    2016ko maiatzak 1

    EGITARAUA:

    Apirilak 27, asteazkena, 19:00etan: “Mendiko Gazta” hitzaldia. Hizlaria: Jabier Jauregi. Udaletxeko Areto Nagusian. Antolatzailea: Gazta Eguneko Batzordea


    Apirilak 28, osteguna. Idiazabalgo Kanta Taldeak animatuta, Herriko gaztak protagonista izango dituen “Pintxo-pote” berezia.

    Apirilak 29, ostirala, 18:00etan: XVII Mami txapelketa. Udaletxeko Areto Nagusian. Antolatzailea: Gazta Eguneko Batzordea (Izen-ematerako azken eguna: apirilaren 28an, Udaletxeko bulegoetan)


    Apirilak 30, larunbata

    - 12.00-14:00 *:   Idiazabalgo Ondramuño Gaztandegian,bisita berezia: ustiategira bisita, gaztaren momentuan nola egiten den ikusi, eta etxeko Idiazabal Gazta desberdinen dastaketa bukaeran. Oharra: Izen ematea ezinbestekoa da. Telefonoa: 943188203; helbide elektronikoa: info@idiazabalturismo.com

    - 12.00:  Guraso elkartean “Nire Artzantza” dokumentalaren emanaldia (Euskaraz). Dokumental hau herriko Ikerketa Taldeak egin du, Luis Katarain herriko artzaia zenaren inguruan. Antolatzailea: Herriko Ikerketa Taldea


    - 16:00-17:00 *: Haurrentzat Idiazabal Gazta dastaketa Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan. Izen ematea ezinbestekoa da. Telefonoa: 943188203; helbide elektronikoa: info@idiazabalturismo.com


    - 19:00.  Herri kirol saioa.

    HARRIJASOTZE MARKA SAIAKERA: IDOIA ETXEBERRIA eta JOKIN EIZMENDIk

    EKITALDIA OSATUKO DUTEN AIZKOLARIAK:

    • AITOR URTEAGA / XABIER DORRONSORO / ANGEL ARROSPIDE / IÑAKI AZURMENDIA

    - 18:00: “Pirinioetako Gaztak” Gazta dastaketa Pep Palau kritiko gastronomiko kataluniarraren  eskutik. Karpan.

     

    Maiatzak 1, igandea, XIX. Gazta Eguna

    10:00etan: Feriaren irekiera
    10:30ean: Herri txapelketaren hasiera, gaztarik onena aukeratzeko.
    11:00etan: Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar eta modernoan. Artzainak bere artaldearekin herria zeharkatuko du. Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz.
    11:30ean:Trikitilari eta txistulariek Axari Dantza taldekideekin batera kaleak alaituko dituzte.
    13:00etan:Dominika Agergarai artzainari omenaldia.
    13:30ean: Sari banaketak: postu dotoreenari eta gazta onenari.
    Ondoren: Frontoi zaharreko karpan bazkaltzeko aukera izango da. Programan bazkalostean kantaldia jartzen du baina ez da jarri behar.

  • 21
    API
    2016
    HITZALDIA ETA LIBURU AURKEZPENA

    APIRILAren 21 an,5, 1/2 tan liburu egunari lotuta, JOXE Mª AZPIAZU alpinista eta idazle azpeitiarrak , idatzi duen liburua haurkeztuko du elkartean.

    Hitzaldia herri guztiari irekia dago, bukaeran bi liburu zozketetuko dira.

    Ekitaldi hau jubilatu elkartea eta udalak altolatua dago.

    Bukaeran mokadutxo bat  egongo da bertaratzen direnentzat.

  • 15
    API
    2016
    UDA KANPAINARAKO BEGIRALEAK ETA ZUZENDARIA BEHAR DITUGU

    Xapobixi Aisialdi Elkarteak Udako Udaleku irekietarako hezitzaileak eta zuzendaria behar ditu.

    IZEN EMATEKO EPEA: MAIATZAREN 6 ARTE.

    Honakoak dira izen emateko baldintzak:


    -Maiatzaren 20 edo 21ean elkarrizketak. Derrigorrezko asistentzia.
    -Lan egunetarako derrigorrezko asistentzia. Lan egunak hauek izango dira: Ekainaren 18 goiza (formakuntza eta programazioa) eta ekainaren 27tik uztailaren 22rarteko goizak.
    -Zuzendarirako izena ematen duenak zuzendari titulua izan beharko du.

     

    Baloratuko da:


    - Idiazabaldarra izatea.
    - Aisialdiko begirale edota zuzendari titulua izatea.
    - Heziketarekin lotutako ikasketak izatea edo egiten aritzea.
    - Lehen sorospen titulua izatea.
    - Haur edota gazteekin aisialdian izandako lan esperientzia.
    - EGA titulua edo baliokidea izatea.

     

    Lau lanpostu:


    -Zuzendari
    -Gazte aisiako hezitzaile (12-16 urteko gazteekin)
    -Haurren hezitzaile (12 urterartekoekin)
    -Zaintzako hezitzaile (10:30ak arte bakarrik)

     

    Izen-emateko bete formulario hau: https://goo.gl/49apR9

  • 14
    API
    2016
    0

    Apirilaren 14an, ostegunean, Udaletxeko Areto Nagusian juntadizo bat egingo da arratsaldeko 18:00etan, N1a herritik pasatzen zen garaiaren inguruan hitz egiteko.

    Asmoa honi buruz dakien jendea bildu eta elkarrekin hizketan aritzea da garai hartako kontuen inguruan, berdin dio anekdota txiki bat izan, edo asko, detaile txiki baten inguruko oroitzapena izan edo zuzenean bizi ez duzun historioren bat gogoratzen ote duzun. Helburua gaiaren inguruko memoria berpiztea da. 

    Solasaldia goxatzeko gazta eta ardoa izango dira.

    Beraz... Badaukazu zerbait esateko N1 herritik pasatzen zen garaiaren inguruan?

     

  • 13
    API
    2016
    0
    GAZTA EGUNA ANTOLATZEKO III. BILERA

    GAZTA EGUNEKO BATZORDEA
    DEIALDIA


    Gaia: XIX. Gazta Egunaren antolaketarako bilera
    Eguna: 2016eko apirilak 13, asteazkena
    Ordua: 18:00etan
    Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoan
     

  • 12
    API
    2016
    0
    GAZTAIZALE dastaketa eta maridaje zikloa - 2.saioa

    Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren 10.urteurrena ospatzeko antolatu dugun ekitaldi programaren baitan, GAZTAIZALE dastaketa eta maridaje zikoa antolatu dugu. Martxoaren 15ean ospatu zen 1. saioa arrakastatsua izan zen eta Cabrales izan zen gazta gonbidatua. Abendura arte luzatuko da zikloa, 7 saioekin osotasunean, RK jatetxeko Iban Mate sukaldariaren eskutik.

    2. saioa apirilaren 12an burutuko da, 19:00etan, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan, aurrekoan bezalaxe. Kasu honetan gonbidatua Extremadurako Torta del Casar izango da.

    Saioko prezioa: 6 € / Gelditzen diren 6 saioetarako bonoa: 30 €

    Plaza mugatuak dira. Izen-ematea: 943188203 / info@idiazabalturismo.com

  • 30
    MAR
    2016
    0
    GAZTA EGUNA ANTOLATZEKO II. BILERA

    Martxoak 30, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan ospatuko da aurtengo Gazta Eguna antolatzeko II. bilera.

     

    Hasieran data martxoak 22rako, astearterako ezarri zen, baina atzeratu egin zen. Barkatu eragozpenak!

     

  • 29
    MAR
    2016

    Kaixo guraso!

    Hemen da aurtengo Aste Santua eta horrekin... GURE PROPOSAMENA! Bigarren aldiz Udalekuak antolatuko ditugu Xapobixitik.

    NOIZ? Martxoaren 29tik apirilaren 1era. 10:30etatik 12:30etara.

    NON? Herriko plazan

    NORENTZAT? 2004-2011 urte bitartean jaiotakoentzat

    NOLAKOA?  Aurten TAILER txikietan planteatuko da udalekua! Animatu!

    PREZIOA? Haur bakoitzak 10€. Transferentziaren kontzeptuan haurraren izen-abizenak zehaztu behar dira.

    IZEN-EMATEKO AZKEN EGUNA? Martxoaren 8a

    IZEN EMATEA NOLA? Izen-ematea zabalik da dagoeneko, MARTXOAREN 8RARTE honako esteka honetan: http://goo.gl/forms/kc3qk3R6bs

    Kontu Korrontea: 0170096609

     

<< 2024, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /