Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
 
  • 25
    IRAI
    2015
    • - Izen-emate EPEA: irailaren 14tik 25era
    • - Izen-ematea INTERNET bidez egin beharko da, HEMEN klikatuz. Horretarako laguntza behar duenarentzat ATE IREKIAK: Irailaren 17an eta 24ean, 17etatik 18etara, udaletxe zaharrean. 

                             ** Izen-emateko ARGIBIDEEN fitxategia itsatsita daukazue argitalpen honetan bertan.

    • - Zerbitzuak martxan jartzen direnean ordainduko da kuota.
    • - HAUR/GAZTE/GURASO BILERA: Irailaren 30ean, 19etan, udaletxe zaharrean. Ados jarriz gero ordutegiak alda daitezke.

     

    Xapobixi Aisialdi Elkartea

    Zalantzak: xapobixiae@gmail.com
     

    2015/2016 IKASTURTEKO IZEN-EMATEA ZABALIK!
  • 22
    IRAI
    2015

    Irailaren 22an, asteartearekin, Anttonio Berasategik Mapa Toponimikoaren harira hitzaldia eskainiko du Udaleko Areto Nagusian, 19:00etan. Mapa Toponimikoa 2014ko abenduarekin argitaratu zen eta liburutegian eskuragarri dago.

     

    Saioaren metodologia guztiz praktikoa izango da: Mapa toponimikoa egiteko etxeetako eta lekuetako izenak zeintzuk diren nola ikertu eta lortu, eta ondoren sortzen diren aukeren artean zein aukeratu eta zergatik jakiteko, zenbait ariketa praktiko proposatuko dizkigu Anttonio Berasategi idiazabaldarrak.

  • 21
    IRAI
    2015

    Idiazabalgo Udalak herrian eskainiko dituen kultur, euskara eta kirol ikastaroen izen-emate kanpaina zabalik da eta irailaren 21era arte luzatuko da, data hori izanik azkeneko eguna.

    Aurki etxe guztietan informazio eta izen-emate orria buzoneatuko da. DAtuak bete, kontu korrontean ingresoa egin eta bi paperak liburutegi kanpoan jarriko den buzoira bota behar dira. Edozein zalantza argitzeko, kultur teknikari-dinamizailearekin harremanetan jarri, ohiko bideak erabilita (idiazabalkultura@gmail.com edo liburutegira gerturatuz).

  • 18
    IRAI
    2015

    Udan nahikoa atseden hartu ondoren Xapobixi Aisialdi Elkartea badator aurten ere bueltan lanerako gogoz.

    Laster izango duzue aurtengo eskaintzen berri eta horren berri jakiteko, gogoan izan,  hemendik aurrera, EZ DELA INFORMAZIO GEHIAGO ESKOLAREN BITARTEZ ORRIETAN ZABALDUKO eta IZEN-EMATEA ERE INTERNETEZ egingo dela (eskuragarri izango dituzue argibideak behean jarritako baliabideetan eta ate-irekiak egongo dira geure laguntzaz egin ahal izateko). Hori dela eta, ondorengoak izango dira hemendik aurrera Xapobixik erabiliko dituen komunikazio bideak:

    Posta elektronikoa: Informazioa jaso nahi duzuen posta elektronikotik bidali mezua xapobixiae@gmail.com helbidera, “Informazio iturria” kontzeptuarekin

    -Facebook-a: Xapobixi Aisialdi Elkartea. Egin lagun eskaria, interesatuta zaudetenok.

    -Web gunea: http://izaldarrok.eus/xapobixi

    -ALDAIZE herri aldizkaria

    -Kartelen bidez, Xapobixiren informazio panelean (Udaletxe zaharreko arkupeetan) eta Herri Eskolako informazio panelean.

    OHARRA: IZEN-EMATEAK INTERNETEZ EGINGO DIRA. Aukera emango da ate-irekien bidez, geure laguntzaz egiteko. Aurrerago informazio gehiago.


    Xapobixi Aisialdi Elkartea

  • 13
    IRAI
    2015

    Irailaren 13an, igandearekin, III. Axari Mendi Traila ospatuko da Idiazabalen.

    Izena emateko azken eguna irailaren 9a da.

    Fitxa tekinkoa ikusteko, albiste honen izenburuan sakatu eta bertan ikusi ahal izango duzu.

  • 11
    IRAI
    2015

    Irailaren 19arekin batera, larunbata, Izalgo IKEren Mendi Sailak eta Aizkorpe bailarako beste herrietako mendizale elkarteek antolatuta, mendi irteera bat izango da. 400 urte bete dira aurten Segurako hiribilduaren mugapean bilduta zeuden herriek bere burujabetasuna eskatu eta zeinek bere udala eratu zutenetik. Banantze haren urteurrenari lotuta, irteera honetan Segura, Zegama, Zerain, Mutiloa eta Idiazabalgo herrietako hainbat eraikin ezagutzeaz gain, garai hartako bizimoduaz gehiago jakiteko eta ikasteko baliogarria izango da.

     

    Irteeraren ostean bazkari bat antolatuko da Seguran. Plaza mugatuak dira (60 lagun inguru). Izen-emateak herri bakoitzeko elkarte, ostatu edo tabernetan egingo da. Menua eta prezioaren inguruko zehaztasunak bertan emango zaizkie interesadunei. Izena emateko azken eguna: irailak 11a, ostirala (bazkarirako bakarrik behar da izena ematea; ibilaldian parte hartzeko ez, ordea, egunean bertan goizeko 8etan azaltzearekin nahikoa da. Irteera: Segurako Plazatik.

  • 8
    IRAI
    2015

    Datorren 14tik hasita, Idiazabalen "Me reto 100 dias" programaren hurrengo reto presentziala izango degu. GArapen pertsonala, kirola eta elikadura bateratzen dituen programa bar da, 100 egunez egiten dena. Aurkezpen saioa egingo da Guraso Elkartea aretoan, irailaren 8an (asteartean), 18:30ean. Hizlariak: Maider Mendizabal / Arantxa Orbegozo

  • 7
    IRAI
    2015

    Datorren astelehenean, irailaren 7an, Udal Liburutegiak bere ateak zabalduko ditu berriro, bere ohiko ordutegian: 10:30-12:30 eta 16:30-20:00.

  • 5
    IRAI
    2015

    Idiazabalgo Udalak 2015-2016 ikasturtean eskainiko dituen ikastaroen izen-emate epea zabalik dago eta irailaren 21era arte luzatuko da.

    Izenburuan sakatuta, udal eskaintza zein den eta izen-emate orria bera topatuko duzu.

    Halaber, herriko beste eragileek antolatzen dituzten ekintzen berri ere beste dokumentu batean dago, zure interesekoa izango delakoan.

    ONLINE izen-ematea egitea ere posiblea da: HEMEN SAKATU

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /