Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
 
  • 22
    API
    2015

    Maiatzaren 3an Gazta Eguna ospatuko da Idiazabalen. Egunean bertan, bai eta aurreko egunetan ere izango diren ekintzak, egitarauan topatuko dituzue: www.idiazabal.eus. Aurten Frontoi Zaharrean karpa berezia jarriko da eta bertan Eusko Labeleko produktuekin sukaldatutako razioak, pintxoak  edo  otorduak  egiteko  aukera  egondo  da, larunbat iluntzean eta igande eguerdian.

  • 15
    API
    2015
    Ana Gisasolaren liburuaren aurkezpena

    Ana Gisasola idazle zumarragarra Idiazabalera etorriko da asteazken honetan, bere liburuaren aurkezpena egitera ("La fuerza está en tu interior"). Liburuak bere bizipenak eta gertatutakoaren aurrean emandako erantzunak eta hartutako irtenbideak jasotzen ditu. Izan ere, 2 urte zituenean Poliomelitis gaitzak jo zuen eta medikuen iritziak kontrakoak izan arren, aurrera egiteko osasun fisiko, emozional eta espiritualaren aldeko apustua egin zuen. 10 urtetako ibilbidea izan da, bere tesia ere gai horretan zentratu du eta liburua hori guztiaren laburpena eta lekukoa da.

    Data, ordua eta lekua: asteazkenean (apirilak 15), 18:30ean, Udaletxeko Areto Nagusian.

    Oharra:  Hitzaldia euskaraz eta gazteleraz izango da. Liburuak salgai egongo dira.

  • 12
    API
    2015
    OLAETA-ANBOTO. Goiz osoko mendi irteera.

    NOIZ? Apirilaren 12an, igandean, goizeko 8etan. 

    NON? Herriko plazan

    NORA JOANGO GARA?

    Olaeta: Arabako Aramaio herriko auzo bat da. Urkiolako parke naturalaren barnean kokatzen da.

    Anboto: Urkiolako Parke Naturaleko tontorrik esanguratsuena dugu berau, 1331m-ko altuerarekin. Gainera, bertako biodibertsitatea paregabea da. Besteak beste, sai, arrano, mirotz eta miruak ikusi daitezke bertan.

    OHARRAK:

    - Mendirako mokadua eta edaria bakoitzak berea eraman behar ditu.

    - Eguraldiak laguntzen ez badu, egunean bertan inguratu direnen artean erabakiko da zer egin.

     

    ANIMATU!!

  • 7
    API
    2015

    Kaixo guraso!

    Xapobixik Aste Santuko oporretan udaleku irekiak antolatu dituela jakinarazi nahi dizuegu mezu honen bidez.

    NOIZ? Apirilaren 7tik 10era 10:30etatik 12:30etara
    NON? Herriko plazan
    NORENTZAT? 2003-2010 urte bitartean jaiotakoentzat
    PREZIOA? Haur bakoitzak 10€
    IZEN-EMATEKO AZKEN EGUNA? Martxoaren 20a
    IZEN EMATEA NOLA? Bi modu dituzue:

    Etxetik bertatik egin dezakezu! Esteka honetan klikatu, galdetegia bete eta “bidali” botoiari eman. Animatu bide berri hau probatzera! 

    Betikoa: Herriko liburutegian eta web orrian eskuragarri izango duzuen izen-emate orria eskuz bete eta Xapobixiren buzoiera bota (udaletxe zaharrean)


    Animatu!

  • 4
    API
    2015

    Goierriko Musika Eskolako  Zaldibiko eta Idiazabalgo haurrek PIRRITX PORROTX ETA MARI MOTOTX pailasoarekin TXO MIKMAK TXIKIA izenburu duen DVD berrian parte hartu dute,hau Martxoaren 7 an grabatu zen Tolosako Leidor aretoan.

    Musika Eskolako ikasleek DVDa grabatu dute, Pirritx Porrotx eta Mari Mototxekin
  • 30
    MAR
    2015
    Txontxongilo saioa Liburutegiak antolatuta

    Martxoak 30, astelehena arratsaldeko 17:30etan  txontxongilo saioa izango da Areto Nagusian.

  • 27
    MAR
    2015
    Plaza Nagusiko estalpearen proiektuen inguruko aurkezpena

    Ostiral honetan, martxoak 27, Idiazabalgo Udaleko arkitektoek plaza estaltzeko ideien lehiaketara aurkeztutako eta aurreaukeratutako proiektuen inguruko azalpenak emango dituzte. Aurkezpena Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 17:30etan. Proiektuen balorazioan herritarren parte-hartzea bultzatu nahi da, beren ekarpenak jasoz.

    Gurasoei beren seme-alabak zaintzeko zerbitzua eskainiko zaie, behar izanez gero.

  • 26
    MAR
    2015
    Korrika 19: Bilbora joateko autobusa

    Korrika 19 edizioaren amaiera festa Bilbon izango da igande honetan (martxoaren 28an). Autobusez joateko aukera dago eta izen-ematea Izparren eman behar da ostegunera arte beranduenez.  Izen-emate lekua: IZPARren. Epea: osteguna (martxoaren 26a)

    Helduen prezioa 10€ eta umeena 4€.

    Bertaratuko garen euskalhaldunontzat goizeko 11etatik hasi eta gauera arteko egitarau zabala prestatu da: kale animazioa, bazkari herrikoa, kantaldia, ekitaldia, haurrentzat ikusgarriak eta kontzertuak.
    Irteera ordua: 10:00etan
    Itzulera ordua: 19:00etan
    * Bilborako autobus bat baino gehiago beteko balitz, bigarren autobusaren itzulera ordutegia 23:00etan izango litzateke)

  • 24
    MAR
    2015

    Igandean egin genuen flashmobean parte hartzerik ez zenuela izan? Esteka honetan klik eginda ikusi dezakezu

<< 2019, otsaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    123
4
 
56
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /