Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Idiazabal Turismo
  • 30
    IRAI
    2016
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Uda honetan, IDIAZABALEZ BLAI!!

    Uztailaren 1ean eman diogu hasera Idiazabalgo denboraldi turistikoari. Gaztaren Interpretazio Zentroak bere irekiera ordutegia zabalduko du irailaren 30a arte, astelehenetik igandera 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 irekiera ordutegian ateak zabalduz.

    Idiazabal Gazta bezalako produktu bikainak erakarrita turista fluxua urte osoan zehar garrantzitsua bada ere, uda garaian asko handitzen da, mundu guztitik bisitariak jasoz.

    Arrazoi honengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailetik azken urteotan sustatu den eskaintzetako batek, Idiazabal du jomuga, aurrez Ordiziako Azokakotik pasaz eta ondoren Idiazabalen Gaztaren Interpretazio Zentroa eta Aranburu Gaztandegia bisitatuz osatzen den egun erdiko pakete turistikoarekin. Aurtengoan gainera bereziki sustatuko da, Uztailaren 1ean ireki berri den Gipuzkoako Turismo bulegoan. Pakete hauek batez ere turista atzerritarrek erosten dituzte.

    Gaztaren Interpretazio Zentrotik gainera eta Ordiziako D'elikatuz Zentroarekin elkarlanean,  Donostia eta Gipuzkoako Turismo bulegoetan eta Hotel nagusietan banatu den tarjetoia argitaratu da, non garraio publikoa erabiliz eta Donostiatik trenez goizeko lehen orduan abiatuz, Ordiziako Azoka lehenik eta autobusean joanda Idiazabalen Aranburu Gaztandegian gaztaren elaborazio prozesua ezagutu eta Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa ikusteko aukera emango den ondoren, arratsaldez trenez berriro Donostiara bueltatuz. Honez gain, Idiazabalgo Udal Igerilekura doan sartzeko aukera emango zaie bono hau erosten dutenei.

    2016ko uda beraz, ekintzaz beteriko uda izango da!!

    Aurreko guztiaz gain, Gaztaren Interpretazio Zentroak eskaintza zabala prestatu du aurtengorako, udal igerilekuan Idiazabal Gazta tailerrarekin, Idiazabalgo mendi larreetako bisiarekin edota Segurako Ondarre gaztandegiko bisitekin.

    Esan baita ere, Idiazabalgo Udal Igerilekuko erabiltzaileek idiazabalgo Aranburu, Gaztañaditxulo eta Arimasagasti gaztandegiek ermandako gazta desberdinen asteroko zozketan  parte hartzeko aukera izango dutela.

    Informazio gehiagorako: www.idiazabalturismo.com/ info@idiazabalturismo.com / 943188203

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
<< 2019, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /