Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Idiazabal Turismo
  • 23
    API
    2017
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Interpretazio Zentroko Aste Santuko eskaintza berezia

    Urteroko legez, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak 2 astez jarraian izango ditu bisitarientzat ateak zabalik, apirilak 23 igandea arte. 

     

    Ordutegia honakoa izango da: 11:00-14:00 / 16:00-19:00. Bisita gidatuen txandak goizean 11:30/12:15/13:00 izango dira, arratsaldean 16:30/17:15/18:00 izango direlarik. Horrez gain, pertsonako 4,10 €-ren truke bisita gidatua, gazta dastaketa + txakolina/ardoa jarriko dira, 45 bat minutuko iraupenarekin. 10 pertsona edo gehiagoko taldeentzat 0,50 €-ko deskontua egingo da eskaintzen diren aukera guztietan.

     

    Ohiko eskaintzaz gain, Aste Santuko Eskaintza Turistiko berezia ere plazaratu da. Apirilak 15 eta 22 larunbat goizetan, irteera egingo da Ondramuño Gaztandegira, apirilak 16 igande goizean Segurako Ondarre Gaztandegia bisitatzera joateko oinezko joan-etorri polita antolatu den bitartean.

     

    Izen ematea derrigorrezkoa da: info@idiazabalturismo.com / 943188203.

    Informazio gehiago: www.idiazabalturismo.com

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /