Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 23
    API
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Liburuaren Nazioarteko Eguna

    Idiazabalgo Udal Liburutegiak ondorengo ekimen bikoitza abian jarriko du apirilaren 23tik aurrera, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez:

     

    - Herritarrei mailegu digitalen eta E-liburutegiaren inguruko informazioa zabaldu: Eusko Jaurlaritzak abian duen E-liburutegia plataformatik liburu digitalak deskargatu ahal izateko  eman beharreko urratsak informazio-orri batean bilduta daude eta orri hori herritarrentzako eskuragarri izango da Udal liburutegian apirilaren 23tik aurrera.

     

    - Irakurgailuen mailegua: liburutegiko bazkideei liburu digitalak irakurtzeko gailuak mailegatzeko aukera emango zaie, holako irakurgailu digitalik ez dutenek ere e-liburutegia erabili ahal dezaten (autobusean, parkean, etxean,...)

     

    Ekimen berritzaile hauetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS