Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 19
    URT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    KORRIKA DEIALDIA

    Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:

     

    Jakingo duzunez, aurten Korrikaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.

     

    2017ko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da 20.Korrika, apirilaren9an Iruñera heltzeko.

     

    Eta hori posible izan dadin, ehunka pertsonak egiten dugu, aurretiaz, hainbeste lan.

     

    Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak dira. Gaurko gutun honen bidez, gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako IDIAZABAL-(a)n, URTARRILAK 19-(e)an, 18.30-(e)tan, UDALETXEA-(n) egingo dugun Korrika batzordearen lehen deialdira etorrita.

     

    Bertan 20.Korrikaren nondik norakoak eta gure herrian egingo direnak ezagutzeko aukera izango duzu, eta, horrela  nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzekoa ere bai. Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatzen dizugu. Bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen; eta, inolako aukerarik izango ez bazenu ere, Korrika geure herrian izango dela ezagut eta zabal dezazun da gure nahia.

     

    Korrikak hasiera-hasieratik aldarrikatu duen bezala, Korrikaren helburuak bete daitezen guztion ekarpena eta ahalegina dira beharrezkoak. Denon parte hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Otxandiotik Iruñeraino. Ahalegin horretan zeure laguntza estimagarria izango dugulakoan, besterik gabe, OSTEGUN-(e)ra arte.

     

     


            20.KORRIKA

<< 2019, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
34
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
1516
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS