Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 6
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    I. EUSKAL GAZTAREN AZOKA

    OHARRAK:

    - AUZOLANera deitzen zaie idiazabaldar guztiei, ostiral goizean, 9:00etan, eta astelehen goizean, 9:00etan, postuak muntatu eta desmuntatzeko.

    - Ahal den heinean, autoak garajeetan sartzea eskatzen da.

    - Herrigunea itxi egingo da ibilgailuentzako bi egunetan zehar.

    - Asteburu osoaz zehar: Gaztaren Interpretazio Zentroan Ate Irekiak.


    AVISO:

    - Se hace un llamamiento a todos lo idiazabaldarras para el montaje de los puestos, el viernes, a las 9:00h, y su posterior desmontaje, el lunes, a las 9:00h.

    - En la medida de lo posible, se pide meter los coches en los garajes.

    - El centro del pueblo estará cerrado a los vehículos durante los dos días.

    - Durante todo el fin de semana: Puertas Abiertas en el Centro de Interpretación del Queso.
     

    Lehen “GAZTA EGUNA”, orain “EUSKAL GAZTAREN AZOKA”
    Maiatzaren 6 eta 7an I. Euskal Gaztaren Azoka ospatuko da Idiazabalen. Azken hemeretzi urte hauetan, gaur egun arte, egin den “Gaztaren Eguna”ren luzapen eguneratua eta berritua izango da.

    ASTEBUKAERA OSOKO AZOKA 2 EGUNEKO IRAUPENAREKIN
    I. Euskal Gaztaren Azoka larunbat guztian zehar, maiatzak 6, eta igandean, maiatzak 7, goiz partean garatuko da.

    FORMATU BERRIA
    Formatu berria “Euskal Gaztaia, Euskal Paisaia” lemapean borobilduko da. Modu honetara, euskal gaztaren filosofia eta errealitatea oinarritzen diren 4 zutabeak gailendu nahi dira: paisaia, ardi latxa, artzaina, eta ondorioz, gazta.

    Obviamente, sin la elaboración del queso y su consumo posterior desaparecerían los rebaños y también el oficio de pastor en detrimento del paisaje vasco.

    Euskal gaztari esker, euskal artzaintza lanbide bezala ziurtatzea posible da, eta baita, ardi latxaz osaturiko artaldeak egotea ere. Gure paisaia eta ingurunea txukun mantentzea eta baliogarria izatea ahalbidetzen du kate honek. Gaztarik gabe, ez litzateke artzainik egongo, ezta artalderik ere, eta gure paisaiak beste itxura bat izango luke, ez litzateke hain zaindua eta emankorra izango.

    Baina, hau dena ez litzateke posible izango, lan guzti honen emaitza ez bagenuke kontsumituko, hor dago errealitate honen giltza. Prozesua ixteko, bertako gazta erostea ezinbestekoa da. Gaztari esker, gure artzaintza, gure artaldeak eta gure euskal paisaia posible dira.

    EUSKAL HERRIKO HIRU GAZTA JATORRI IZENDAPENAK BERTAN EGONGO DIRA

    Azoka berritzaile honen lehen edizioan Euskal Herriko hiru jatorri izendapenak aurkituko ditugu:
    • Idiazabal
    • Roncal
    • Ossau Iraty
    Azoka zehaztasun osoz antolatu dugu, gure herrian hainbeste garrantzia duten 3 jatorri izendapenak kontuan hartuz. Modu honetara, Idiazabalgo Euskal Gaztaren Azokak erreferente izan nahi du hemen, eta baita nazioartean ere.

    DASTAKETA / LEHIAKETA HERRIKOIA
    Igande goizean, 11etan, dastaketa eta lehiaketa herrikoiari emango zaio hasiera gazta irabazlea aukeratzeko.

    ESKAINTZA BEREZIAK
    Gazta osoak, edo bi erdi erosteko promozio bereziak eskainiko dira.

    “RUTA EUROPEA DEL QUESO” BARRUAN AURKITZEN DIREN BESTE JATORRI IZENDAPENAK
    Idiazabal “Ruta Europea del Queso” barruan aurkitzen da. Honi lotuta, Euskal Herriko gazta ezberdinak eta Europako gaztaren ibilbideko gazta gonbidatuak eskainiko dira. Cabrales, Ripoll, Torta del Casar y Fundao (Portugal).
     

<< 2019, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS