Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 10
    UZT
    2015
    0

    Hurrengo ostiralean, uztailak 10, 19:00etan bilera egingo dugu Udaletxeko Areto Nagusian, aurtengo San Inazio Jaiak antolatzeko. Ideiak eta proposamenak hitz egiteko eta adosteko gunea izan nahi du. Animatu eta parte hartu!

  • 9
    UZT
    2015
    0

    Uztailaren 9an, osteguna,19:00etan, Frontoi Zaharrean Sayar Blues taldeak kontzertua eskainiko du herrian.

    DIARIO VASCO-KO agendan: http://agenda.diariovasco.com/evento/concierto-starblues-481206.html#

  • 26
    EKA
    2015

    Aste honetan, ikasgela martxan jarri da Pilarreneako ganbaran. Ordutegia, astelehenetik igandera 8etatik 22etara izango da. Zerbitzua erabili ahal izateko, liburutegitik pasa ohiko ordutegian (10:30 - 12:30 eta 16:30 - 20:00) txartel berria eskuratzera edo lehendik duzun txartelari zerbitzu hau aktibatzera. Txartel berria eskuratzeak 5 euroko kostua du.

  • 25
    EKA
    2015

    Gaur osteguna, arratsaldeko 7tan, Udaletxean, Plenoko Batzarra ospatuko da. Besteen artean, udal barruko batzordeak osatuko dira, baita herritarrek batzorde informatiboetan parte hartzeko prozedurak zehaztu ere.

     

  • 23
    EKA
    2015
    Solstizio Gaua

    Herriko gazteek antolatuta (Gaztetxekoak, Izalgo Gaztek taldekoak, Axari Dantza Elkartekoak eta beste hainbat gazte soltek), suaren inguruan solstizioaren esanahia, euskal kulturako ohiturak eta festa honen sinbologia zibikoa, tradiziona eta euskalduna trasmitituko digute. Besteak beste, narrazioa, dantzak, sorginak, konjuroak, ... Sorpresaz betetako gaua izango da, benetan xarmangarria. Gazteek herriko eragileekin batera elkarlana bultzatu dute eta herritar asko izango dira aktore gau berezi honetan (txalapartariak, adarrajolea, txistulariak, kantu-taldekoak, Silvia Iriondo bera, Iñaki T. Barrera perkusionista...). Koordinazio lanetan lagundu dute Idiazabalgo Udalak eta Gure Esku Dagok.

    Ongi etorriak izango zarete guztiak, gaueko 22:45ean, herriko plazan. Adineko jendearentzako eserluak egongo dira.

  • 23
    EKA
    2015
    Silvia Iriondo kontzertuan Izalgo Plazan 19:00etan

    Argentinarra, Lesakako arbasoak eta 7 abizen euskadun dituen Silvia Iriondo abeslaria eta bere musikarien taldea gurean izango dira astearte honetan, ekainaren23an, 19:00etan.

    Inoiz ikusi ez ditugun musika-tresnak, sukaldeko materialekin (zartagiekin, babarrun eta garbantzuekin) sortutako doinuak eta sobra ere Silviaren amonak amari eta gero amak Silviari lo egin zezan abesten zion lo-kanta bat ere eskainiko digu.

    Idiazabalgo Udalak antolatutako ekimena da. Beraz, aukera paregabe hau ez galdu eta Plazara arratsaldeko 7tan azaldu. Ez zarete damutuko.

  • 20
    EKA
    2015
    Ekainaren 20an Ziekora irteera izango da. Autobusa 8:00etan irtengo da eta egun osoko egitaraua ospatuko dugu. Animatu eta izena eman ekainaren 15erako beranduenez ere.
  • 15
    EKA
    2015

    Ekainaren 20an, larunbatean, Ziekora irteera antolatu du Idiazabalgo Udaleko Turismo eta Garapen Batzordeak, nahi duten idiazabaldarrek parte hartu dezaten, Ziekon "Idiazabalgo Eguna" ospatzeko alegia.

    Batzordeak izen-emateak zabaltzea erabaki du, ekainaren 9tik 15era bitarte. Kotxez edo autobusez joanda ere, izen-ematea derrigorrezkoa da. 18 urtetik beherako ume eta gazteak heldu baten ardurapean joan beharko dira, bestela ezingo dute. Izena emateko azken eguna eta ordua: ekainaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 20:00etan.

    Izena emateko lekua eta bideak:

    ????????? - udal libututegian (7:30-14:30 eta 16:30-20:00)

    ????????? - emailez: idiazabalkultura@gmail.com edota kultura@idiazabal.eus

    ????????? - telefonoz: 662427403 edota 943187099

    ????????? - udaletxeko buzoian ohar bat utzita, kultur teknikari-dinamizatzaileari zuzenduta.

    Bidali beharreko datuak hauek dira: izen-abizenak, jaiotze-data, telefono zenbaki bat, autobusez edo kotxez, eta bueltarako nahiago den ordua (aukera hau bakarrik beteko da baldin eta izen-emate nahikorik dagoen aukeratutako ordu horretarako). Bueltarako ordutegi posibleak: 20:00etan edo 01:00etan.

    ?Animatu eta parte hartu!? Irteera goizeko 8:00etan izango da, Mujika paretik.

    ?

  • 11
    EKA
    2015
    Ekainaren 10etik eta hurrengo asteazkenera bitarte, herriko umeekin Noemi Saralegi irakaslearekin sortu dituzten artelanak erakusgai ipini dituzte Udaletxeko Areto Nagusian. Ordutegia: 16:30-20:00
<< 2024, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS