Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 4
    EKA
    2015
  • 8
    EKA
    2015
    Ziekora bisita antolatzeko bilera

    Ekainaren 20an Ziekora egun-pasa irteera antolatu nahi da, San Blas Jaietan beraiek Idiazabalera egindako bisita eskertuz eta itzuliz.

    Egun horren antolaketan parte hartu nahi duen herritar orori idatzi honen bitartez deialdi hau zabaltzen zaie:

    Bilera deialdia:

    Eguna: Ekainaren 8an, astelehena
    Ordua: 18:00etan
    Lekua: Udaletxean

    Herritar guztiak gonbidatuta zaudete.

  • 3
    EKA
    2015
    KIROL ASTEA 2015

    Aurtengo Kirol Astearen egitaraua hemen duzue (IZENBURUA SAKATUTA IKUSIKO DUZUE).

    Animatu eta parte hartu!

  • 29
    MAI
    2015
    2015eko SAN ADRIAN eguneko (eta aurreko egunetako) egitaraua

    Maiatzak 31n, San Adrian erromeria ospatuko dugu izaldarrok. Egun horren zentzua sakona da eta informazio gehiago eskuratu nahi duenak berri honen izenburuan sakatuta topatu dezake.

    Aurten ekintza ezberdinak antolatu ditugu (2015eko EGITARAUA)


    Ostiralean, maiatzaren 29an: Oskarbi taldearen kontzertua, 20:00etan, Guraso Elkartea Aretoan (doan gonbidapenarekin. Epea irekita, plazak agortu arte (100 lagun). Gonbidapenak liburutegian, ohiko ordutegian). Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=z5r4hYg-NuA

    Larunbatean, maiatzaren 30ean: Axari Dantza Taldearen emanaldia, 17:00etan, herriko plazan (eguraldi txarrarekin Pilotalekuan)

    • Igandean, maiatzaren 31n: Autobusaren irteera goizeko 7tan izango da Mujika jatetxearen aurrean. Derrigorrezko aldez aurretiko izen-emateak: 662427403 edo kultura@idiazabal.eus. Izena emateko azken eguna: osteguna, maiatzaren 28a

    • Eguerdian: Txistulariek San Adriandik bueltan datozenei harrera egingo diete herri sarreran.

    • 14:30etan: Bazkaria Pilarrenean (erromerian parte hartzen duten guztientzako doan izango da). Prezioa: 6€. Tiketak liburutegian salgai, ohiko ordutegian.

    • 17:00etan: Gazteen txapelketako esku pilotako finalak (Pilotalekuan)

    -

  • 21
    MAI
    2015

           Maiatzaren 21ean PANTZART TEATRO ren eskutik  Juan Kruz Igerabideren "Amilami" ipuinaren kantaketa musikatua izango da Udaletxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 17:30etan. 

  • 15
    MAI
    2015
    "ARTZAIAREN BIZIMODUA" ERAKUSKETAREN AZKEN EGUNA

    Udaletxeko Areto Nagusian Iñaki Vergararen argazkien erakusketa zabalik egon da apirilaren 21etik eta ostiral honetan izango da erakusketa ikusteko azkeneko eguna. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00

  • 7
    MAI
    2015
    Maiatzeko kultur agenda

    Maiatzeko kultur agenda eskuragarri dago. HEMEN SAKATU

  • 10
    MAI
    2015
    Gipuzkoako Bertso Txapelketako Sailkapen Fasearen Saioa

    Igande honetan, 11:30ean eta 17:30ean, Guraso Elkartea Aretoan.

    Bertsolariak:
    Goizez: Haritz Garmendia, Beñat Torres, Jon Iturrioz, Beñat Iguaran, Iker Osa eta Asier Azpiroz
    Arratsaldez: Urko Egaña, Josu Oiartzabal, Maddi Gallastegi, Oier Etxeberria, Joan Gurrutxaga eta Iñigo Gorostazu
    Sarrerak, egun berean: 10:00 – 11:30 eta 16:00 – 17:30, Guraso Elkartean bertan.
    Prezioak: 6 euro saio bakoitzeko, edo 9 euro egun osorako (16 urte beherakoek  4 € eta 6 €, hurrenez hurren)

  • 22
    API
    2015

    Maiatzaren 3an Gazta Eguna ospatuko da Idiazabalen. Egunean bertan, bai eta aurreko egunetan ere izango diren ekintzak, egitarauan topatuko dituzue: www.idiazabal.eus. Aurten Frontoi Zaharrean karpa berezia jarriko da eta bertan Eusko Labeleko produktuekin sukaldatutako razioak, pintxoak  edo  otorduak  egiteko  aukera  egondo  da, larunbat iluntzean eta igande eguerdian.

<< 2024, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
     
       
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS