Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 28
    URR
    2016
    "Akabuko martxea" dokumentala ikusgai

    [EUS] Ostiral honetan, hilak 28, 21:30ean "Akabuko Martxea" dokumentala aurkeztuko da Guraso Elkartea Aretoan.


    Aurkezpenera Fredi Paia eta Aitor Gisasola egileak eta protagonista diren Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarreta etorriko dira.


    [CAS] Este viernes, 28 de octubre, se estrenará el documental "Akabuko Martxea", a las 21:30h, en el salón de actos de la Asociación de Padres.
    Estarán presentes los realizadores del documental, Fredi Paia y Aitor Gisasola y los protagonistas de la misma, Eli Arrillaga y Mikel Etxezarreta.

  • 15
    URR
    2016
    ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK - Idiazabalgo Indiano etxeen historia ezagutu

     

    Idiazabalgo Indiano etxeen historia ezagutu. Bisita gidatua

    XIX eta XX. mendeetan Idiazabaldik Amerikara joan zen jende ugari eta bertan arrakasta ekonomikoa lortu zutenek, herrira itzultzean horren erakusle izatea nahi zuten 10 jauregi eraiki zituzten. Horrez gain, Indiano hauek, herriari zenbait dohaintza ere egin zizkioten. Aldi berean, Argentinan Idiazabal izeneko herri bat egotearen arrazoiak ezagutuko ditugu. Hau guztia, aditu batek lagunduta ezagutzeko aukera izango dugu.

    Idiazabalgo Udaletxe aurrean

    Urriak 15, 11:00

  • 2
    IRAI
    2016
    0

    [EUS] Udalak kirol kudeaketa integral eraginkorra egin nahirik, zerbitzu guztiak bateratuta leihaketara atera ditu. Horrela, pilotalekuko, igerilekuko eta soinketa gelaren kudeaketa eta zaintza, eta ikastaroen antolamendua eta gestioa lehiaketa bakarrean bateratu ditu.


    2 urterako kontratua izango da, eta beste bi urtez luzagarria. Pilotalekua Idiazabalgo kirolaren kudeaketarako erreferentzia gune jarriko dugu, herritarren kirol harrera gune, alegia.


    Iraila hasieran esleituko da zerbitzua eta ondoren izen emateak hasiko dira martxan.


    Informazio gehiagorako


    -----


    [CAS] El Ayuntamiento, con ánimo de optimizar los servicios deportivos, ha sacado a concurso la gestión integral de los mismos. Así, la gestión y cuidado del frontón, piscina y gimnasio y la organización y gestión de cursos se han reunido en un mismo concurso.


    El contrato será para 2 años, y prorrogable otros dos más. El frontón de Idiazabal será el referente para la gestión deportiva del municipio, el lugar donde se atenderá a los habitantes.


    El servicio se adjudicará a principios de septiembre y posteriormente se dará comienzo a las inscripciones.

     

    Más información

  • 31
    UZT
    2016
    0
    San Inazio jaiak - igandea

    Uztailak 31, igandea

    12:00 Meza San Inazio ermitan eta hamaiketakoa
     

  • 30
    UZT
    2016
    0
    San Inazio jaiak - larunbata

    Uztailak 30, larunbata

    15:30 Mus txapelketa

    17:00 Tortilla patata lehiaketa


    21:30 Bertso afarie


    Ondoren Autobus magikoa  (reggae Oiartzun) 

  • 29
    UZT
    2016
    0
    San Inazio jaiak - ostirala

    Uztailak 29, ostirala

    19:00 Sagardo dastaketa

    00:00 Txerri harrapaketa

    01:00 Kontzertuk (The Frankis, The Nekrobabies eta Izal Rock)
     

  • 29
    UZT
    2016
    0
  • 24
    UZT
    2016
    0

    Idiazabal eta Ataungo Abeltzain eta udalen artean antolatu da aspalditik ohitura dagoen eta azken urteotan indartu beharrean dagoen ekimen hau.


    Bi herriak mendian elkartu ohi izan dira, eta mendia topaleku eginez, urte aro honetan, abeltzainak eta herritarrak elkartu ohi dituzte bi herriak. Egunerokotik aterata, abeltzainen nahiz herritarren topaleku egin nahi dugu Arantzamendi, betiko moduan, erromeria giroan.


    Goizeko 11:30etan hasita trikitilariak, bertsolariak eta hamaiketakoa izango ditugu.


    Jendea animatu dadin Arantzamendirako bidea zabalik egongo da ibilgailuentzat Oiarbide aldetik (Olaberri aldetik), baina saiatu, ahal bada, oinez igotzen!

    EGUNA: UZTAILAK 24, IGANDEA

    Animatu topaketara!

    Antolatzaileak: Ataungo eta Idiazabalgo Abeltzainak eta Udalak.
     

  • 15
    UZT
    2016
    0
    Nire Artzantza dokumentala sarean

    Idiazabalgo Ikerketa taldeak Luis Katarain artzaina zenaren inguruan egindako "Nire Artzantza" dokumentala sarean ikusgai dago dagoeneko, udalaren web gunean

<< 2024, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
     
       
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS