Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 1
    API
    2019
    KIROL IKASTAROETAN IZEN EMATE DEIALDI BEREZIA

    Zenbait herritarren eskari eta proposamenei erantzunez, kirol ikastaroetan izena emateko deialdi berezi bat
    zabaldu du Udalak, oraindik plaza libreak dauden kirol ikastaroetarako. Plaza libreak bandolekuetan eta panel elektronikoetan publikatuko dira, apirilaren 1ean.

    Izen-emate epea: apirilaren 8, astelehena, 12:00ak baino lehen.

    Izen-emateak formulario digital honen bitartez soilik egingo dira: https://bit.ly/2TBVmIt . Aurrez aurreko
    laguntza emango zaie herritarrei, formularioa betetzean zailtasunak baldin badituzte (HAZ, 8:30-14:30
    ordutegian, Udaletxeko 1. solairuan).

    Plazen adjudikazioa zozketa bidez egingo da. Zozketa-eguna eta emaitzen argitalpena: apirilaren 8a,
    astelehena, 12:30ean (Udaletxeko iragarki-taulan ikusgai egongo dira).

    Ordainketak egiteko epea: apirilaren 10era arte, osteguna. Ordainketa egin ezean, plaza-eskubidea galduko
    da eta hurrengoari eskainiko zaio.

    Prezioa: 45€
    K/k zenbakiak:
    Laborala: 3035 0199 01 19909 00000
    Kutxabank: 2095 5044 31 10612 67471

    Klaseetara joateko aurreneko eguna: apirilaren 8a, astelehena

    Argibideak eta zalantzak: kultura@idiazabal.eus

     

  • 30
    MAR
    2019
    Eltziego eta Arabar Errioxaren anaitze-bidaia eta kultura turismo sustapena Idiazabalekin

    📆Martxoak 30, larunbata
    ⏰Egun osoa
    ❗️ Tiketak egunean bertan egongo dira salgai

    ⬇️⬇️

  • 31
    MAR
    2019
    ZIENTZIA ASTEA: FILM EMANALDIAK

    ▶️ (haurrentzako): 17:00etan:  'A.I. Artificial Intelligence'. Steven Spielberg, 2001. 2 ordu 26'
    ▶️ (helduentzako) 19:00etan: Film emanaldia: 'Figuras Ocultas'. Theodore Melphi, 2016. 2 ordu 7'

    📆 MartxoaK 31
    ⏰ 16:00 eta 19:00
    📍 Guraso Elkartea Aretoan

    🔻 Idiazabalgo Udalak antolatuta

  • 23
    MAR
    2019
    ZIENTZIA ASTEA: INSPIRA-STEAM PROIEKTU PILOTOA

    ▶️ INSPIRA-STEAM proiektu pilotoa da DBH 1, 2 eta 3ko ikasleentzako (12-14 urte) zuzenduta dagoena eta mentoring metodologia lantzen da. 
    📆 Martxoaren 23 eta 30
    ⏰ 18:00-19:30
    📍Gaztelekuan

    🔻 Deustuko Unibertsitateak, GAZTEMATIKAk eta Udalaren arteko lankidetzatik eratorritako proiektu pilotoa da (Zestoa, Legazpi, Oñati eta Zarautzen ere garatzen ari dena). Idiazabalgo Udalak antolatuta, Xapobixiren kudeaketarekin.

  • 30
    MAR
    2019
    ZIENTZIA ASTEA: FIRST LEGO LEAGUE

    ▶️ Tailerra: Haurrentzako FIRST LEGO LEAGUE  LH3, 4, 5 eta 6 (9-11/12 urte).

    📅 Martxoak 30, larunbata
    ⏰ 16:00 - 18:30
    📍 Guraso Elkartea Aretoan

    🔻 Goierri Eskolak antolatuta (Batxilergoko ikasle eta irakasleak)

  • 27
    MAR
    2019
    ZIENTZIA ASTEA: MAIA GARCIA-VERGNIORY, MATERIAL TOPOLOGIKOEN FISIKARIA

    ▶️ 'Maia Garcia-Vergniory, material topologikoen fisikaria' (DIPCko Ikerbasque ikerlaria)

    📅 Martxoak 27, asteazkena
    ⏰ 18:00
    🔻 Goierri Eskolak antolatuta , Fabrikazio Aditibo Industrialeko Masterreko irakasle baten bitartekaritzaz

  • 25
    MAR
    2019
    ZIENTZIA ASTEA: ROBOTIKA ETA BIDEOJOKUEN TAILERRA. HITZALDI ETA ERAKUSTALDIA

    ▶️  2017ko irailetik aurrera, herriko gurasoek sustatuta, Doplay enpresak, Programazio eta Robotikaren inguruko eskolaz kanpoko ikastaro hau eskaintzen die herriko haur batzuei eta hori zabaltzea da ekintza honen asmoa. Bi helburu nagusi ditu:

    1. Ikastaro honen ikasleek beste haurrei eta gerturatzen diren helduei erakutsiko diete gaur egun arte landu dituzten proiektuak
    2. Proiektua guraso guztien artean zabaltzea eta interesaren arabera talde berriak eratu
    Udaletxeko Areto Nagusian izango da

    📅 Martxoak 25
    ⏰ 17:30

    🔻 Programazio Taldearen gurasoek eta Doplay enpresak antolatuta.

  • 25
    MAR
    2019
    ZIENTZIA ASTEA: EMAKUME BERRITZAILEA ZIENTZIAN ERAKUSKETA

    📆 Martxoak 25 - apirilak 7
    ⏰ 10:00-12:30 eta 16:30-20:00
    📍 Udaletxeko Areto Nagusia

    🔻 Adin guztiontzako ekintza da eta Lemniskata Zientzia Elkarteak antolatu du

  • 25
    MAR
    2019
    ZIENTZIA ASTEA: ESPERIMENTUAK ESKOLA ORDUETAN

    ▶️ Haur Hezkuntzako ikasleentzako, txoko ezberdinez osatutako Zientzia Gela prestatu du eskolak. 2 eta 5 urte bitarteko geletako ikasleak gela 'berezi' horretara joango dira astean zehar eta txokoetan zientziaz gozatuko dute bertan ahalbidetutako materialarekin. 

    Lehen Hezkuntzako ikasleek 'Arratsaldeetako esperimentuak' izango dituzte. 6 eta 11/12 urte bitarteko ikasleek, arratsaldeetan esperimentuak prestatzeaz gain, beste ikasleei horien inguruko azalenak emango dizkiete. 

    🔻Aita Iparrragirre Herri Eskolak antolatuta

<< 2019, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
56
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
      
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS