Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Xapobixi Aisialdi Elkartea
  • 22
    MAR
    2015

    Astelehen goizalderako motorrak berotzeko igandean korrikaren abestiarekin FLASHMOBA egingo dugu. Denok egiteko moduko koreografia da eta ziur gaude primeran pasako dugula elkarrekin. Arratsaldeko 18:30etan plazan itxarongo zaitugu.

  • 14
    MAR
    2015
  • 7
    API
    2015

    Kaixo guraso!

    Xapobixik Aste Santuko oporretan udaleku irekiak antolatu dituela jakinarazi nahi dizuegu mezu honen bidez.

    NOIZ? Apirilaren 7tik 10era 10:30etatik 12:30etara
    NON? Herriko plazan
    NORENTZAT? 2003-2010 urte bitartean jaiotakoentzat
    PREZIOA? Haur bakoitzak 10€
    IZEN-EMATEKO AZKEN EGUNA? Martxoaren 20a
    IZEN EMATEA NOLA? Bi modu dituzue:

    Etxetik bertatik egin dezakezu! Esteka honetan klikatu, galdetegia bete eta “bidali” botoiari eman. Animatu bide berri hau probatzera! 

    Betikoa: Herriko liburutegian eta web orrian eskuragarri izango duzuen izen-emate orria eskuz bete eta Xapobixiren buzoiera bota (udaletxe zaharrean)


    Animatu!

  • 22
    MAR
    2015
    Euskara eta biok egitasmoa

    Korrika datorren aitzakiarekin, Xapobixikoek proposamen bat luzatu nahi dizugu, ea zer deritzozun. Herriko tabernetan koaderno itxurako horri txuri batzuk utziko ditugu. Helburua, bertan bizitzan zehar euskararekin izandako anekdota edo bizipen bat idaztea da. Hala, emaitza idiazabaldarrok euskararekin izandako kontakizun txikiak biltzen dituen liburuxka bat izatea litzateke. Interesatzen zaiguna anekdota edo istorioa bera da, ondoren, bertatik guztiontzat baliagarriak izan daitezkeen hausnarketak ateratzeko.

    Lagundu nahi?


     

  • 6
    MAR
    2015
    INFORMAZIO ITURRI BERRIAK

    Adi guraso!

    Hemendik aurrera, EZ DA INFORMAZIO GEHIAGO ESKOLAREN BITARTEZ ORRIETAN ZABALDUKO eta IZEN-EMATEA ERE INTERNETEZ egingo da.

     

    Informazio iturri berriak:

    - Posta elektronikoa: Informazioa jaso nahi duzuen posta elektronikotik bidali mezua xapobixiae@gmail.com helbidera, “Informazio iturria” kontzeptuarekin

    - Facebook-a: Xapobixi Aisialdi Elkartea

    - Webgunea: https://www.izaldarrok.eus/xapobixi

    - ALDAIZE herri aldizkaria

    - Kartelen bidez, Xapobixiren informazio panelean (Udaletxe zaharreko arkupeetan) eta Herri Eskolako informazio panelean.

    - Etxeko posta arrunta. Bidali emailez zuen etxeko helbidea.

  • 1
    MAR
    2015

    Igande honetan, Martxoak 1, BYPASS pelikula ikusteko aukera izango da guraso elkartean arratsaldeko 17:30etan. Animatuuu!! 

     

    Hemen duzue filmaren trailerra ikusgai

     

     

  • 13
    OTS
    2015
    XAPOBIXIREN IHAUTERI FESTA!!!

    Ihauteriak direla eta, ostiral honetarako festa bat antolatu dugu Xapobixi elkartekook. Guraso Elkartekoen txokolate janaren ondoren, festak udaletxe zaharrean jarraituko du. Gazte nahiz haurrei zuzendutako festa izango da, adinera egokitutako jarduerekin. Etxeko disfrazak atera eta bertan ikusiko gara!!

  • 13
    ABE
    2014

    Gogoratu herriko umeei eta familiei zuzendutako zerbitzu berrian abian dela asteburutako arratsaldeak lagunartean eta goxo-goxo elkarrekin igarotzeko. Animatu jolasak ekartzera eta sarrerako kaxan uztera. Ordutegia: 17:30-20:00.

  • 22
    ABE
    2014
    GABONAK
    Olentzeroren etorrera Jolas Txokora

    Jada heldu da Olentzero Xapobixira!!

     

    Eskerrik asko Jolas Txokoko jolas bilketan parte hartzen ari zareten guztioi!! Zuek gabe hau ez legoke martxan!

     

    Bide batez, jakin Jolas Txokoa urtarrilaren 10 arte itxita egongo dela eta urte berriarekin batera, ordutegi berria jarriko dela martxan: Larunbatetan eta igandetan, 17:30etatik 20etara.

<< 2024, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
     
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /