Herriko Sarea

izaldarrok.eus-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

IZALDARROK.EUS
Udala
  • 24
    AZA
    2016
    0
    Pituxa Clowntu Kontari emanaldia

    PITUXA CLOWNTU KONTARI

    Pituxa pozik dator, ohore haundia baita beretzat ipuinak kontatzera etortzeko deitu izana. Baina bere poza berehala zapuztuko zaio ipuinak kontatzen ez dakiela gogoratzen duenean. Zer egin? Nola egin aurre egoera honi? 

    “Pituxa Clowntu Kontari” formatu txikiko clown antzezlana da. Bertan ipuinak, kontuak, kantuak, umorea eta publikoaren partehartzea  uztartzen dira.

    NOIZ: Azaroak 24, osteguna

    ORDUA: 17:30

    LEKUA: Udaletxeko areto nagusia

  • 26
    AZA
    2016

    Azaroak 26, larunbatean

    Arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara bitartean instrumentu erakusketa izango da Udaletxeko areto nagusian.

    17:00etan hitzaldi/azalpena emango da bertan ikus daitekeenaren inguruan.

    Animatu eta gerturatu!

  • 25
    AZA
    2016
    GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

    Azaroak 25, ostirala

    Arratsaldeko 18:00etan Plazan

    Kontzentrazioa.

  • 29
    AZA
    2016
    BIZIKIDETZARAKO ZINE ZIKLOA

    NOIZ: Azaroak 29, asteartea
    ORDUA: 18:30
    LEKUA: Udaletxeko areto nagusia

    Dokumental honetan ETAk eta GALek hildako pertsonen seme-alaben eta poliziaren abusuak jasan dituztenen testigantzak azaltzen dira. Biolentzia ezberdina jasan dutenen arteko elkarrizketak dira. Maite dituztenen faltak sortzen dien minaz, ulertezintasunaz eta bakardadeaz mintzatzen dira, baina batez ere, Bakean eraikitako etorkizun batera iristeko nahiaz. 

    Emanaldian filmeko hainbat protagonista izango ditugu. 

  • 18
    AZA
    2016
    0
    "Adarretatik Zintzilik" antzerki emanaldia

    Kimu Kultur elkarteak "Adarretatik zintzilik" antzerki emanaldia antolatu du.

    NOIZ: Azaroak 18, ostirala

    ORDUA: 21:30

    LEKUA: Guraso Elkartean

    SINOPSIA: 1975. urtean jaiotako bi lagunen komeriak. 40 urte betetzeak dakarren krisialdi sakona. Ume zirela, 80ko hamarkada Euskal Herrian bete-betean pairatu zuten.

    90eko hamarkadan gaztetu ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurt potoak hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta, gaur egun, sare sozialetan galdu egiten dira.
    40 urte bete berri duten pertsonaia bi krisian bizi dira. Senaremazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? Adarretatik zintzilik komedia da, laugarren paretarik gabeko komedia sentimentala eta kronika nostalgikoa. Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek.

     

  • 28
    URR
    2016

    Urriak 28, ostirala
         
    Euskal Herriko Artzai gazta txapelketa


    Aurtengo  antolaketarako eta prestakuntzak egiteko, herritarren laguntza eskertuko genuke postuak montatu eta desmontatu ahal izateko.


    Zeregin honetarako prest dagoena, azal dadila ostiralean, urriak 28, arratsaldeko 16:00tan, herriko plazara, eta postuak desmontatzeko, larunbatean arratsaldeko 16:00tan.


    ________________
    Para la organización y preparación de la feria, se agradecería la colaboración de l@s vecin@s del pueblo. Se pide a las personas que estén dispuestas a colaborar que se presenten el viernes día 28 de Octubre, a las 16:00 horas en la plaza del pueblo para el montaje de los puestos.  Para desmontarlos, nos juntaremos el sábado, día 29 de Octubre a las 16:00 de la tarde.
     

  • 27
    URR
    2016

    Gaur, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko areto Nagusian "Nik pirata izan nahi dut" Ipuin kontalari saioa izango da.

    Saioa 4 urtetik gorakoentzat da aproposa.

     

     

  • 27
    URR
    2016
    0
    Kantu-poteo irteera

    Herriko Kantu-poteo taldea gaur, osteguna, 19:00etan abiatuko da Xume tabernatik. 

    Ibilbidea honakoa izango da: Xume - Xaloa - Batzoki - Guzta - Odei - Pilarrenea.

    Animatu!

     

     

  • 29
    URR
    2016
    XXXIII. EUSKAL HERRIKO ARTZAI GAZTA TXAPELKETA

    Urriaren 29an, larunbatean XXXIII. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa ospatuko da Idiazabalen.

    Programa ikusteko 

<< 2024, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
     
       
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Idiazabalgo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS